Hernanin euskara ikasteko aukera zabalik dago

Jon Ander Ubeda 2019ko ira. 18a, 21:00

Datorren astelehenean, hilak 23, emango diote hasiera ikasturteari. Talde batzuetan badaude oraindik plaza batzuk hutsik eta, horiek betetzeko, matrikula epea zabaldu egingo dute beste astebetez. Beraz, matrikulatzeko epea irailaren 27ra arte izango da zabalik. Izena emateko ordutegia: 9:30 - 13:30 / 16:30 – 19:30.

Hauxe Hernaniko Udal euskaltegiko oharra: "Zorionak eman nahi dizkiegu joan den ikasturtean A1, A2 eta B1 mailako titulua akreditatu eta B2 eta C1eko titulua lortu duten gure ikasle guztiei. Aurten ere oso pozik gaude gure ikasleek lortutako emaitzekin. Gainera, 2019-20 ikasturtean ere HABEren A1, A2 eta B1eko titulua euskaltegian bertan lortzeko aukera izango da! Hernaniko Udal Euskaltegian prest dugu jada esperientzia handiko eta formazio oparoko irakasle-taldea 2019-20 ikasturterako, ikasleon beharrei ahalik eta txukunen erantzun eta helburuak lortzen laguntzeko".

Informazioa:

Tel.: 943 33 18 96.

E-posta: euskaltegi@hernani.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!