Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Beñat Lizaso eta Gorka Maiz, final-laurdenetara

Aiurri 2019ko ira. 23a, 10:33
Gorka Maiz Alustiza kantuan, Zumaiako atzoko final-laurdenetako saioan. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Beñat Lizaso eta Gorka Maizek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetan abestuko dute, asteburuko Ordizia eta Zumaiako saioak irabazita.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena jokatu zen larunbatean, irailaren 21ean, Ordiziako Herriko Antzokian; final-laurdenetarako zuzeneko txartela lortu zuen Beñat Lizasok.  445 puntu lortu zuen guztira. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu ziren Ordiziako puntuazioak:

  • Beñat Lizaso Alberdi..............................445
  • Asier Azpiroz Iztueta..............................423
  • Ane Zuazubiskar Iñarra..........................416,5
  • Manex Mujika Amunarriz......................416
  • Aitor Urbieta Aizpurua...........................402,5
  • Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo............397

Atzo, irailaren 22an, berriz, laugarren final-zortzirena jokatu zen Zumaiako Aita Mari Zineman eta final-laurdenetarako txartela lortu zuen Gorka Maiz gabiriarrak, 441 puntu eskuratuta. Urriaren 26an Eibarren jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Hauexek Zumaiako puntuazioak:

  • Gorka Maiz Alustiza.................441
  • Unai Muñoa Amondarain.........434,5
  • Ander Lizarralde Jimeno..........432,5
  • Iñigo Gorostarzu Etxebeste......416
  • Jokin Bergara Eguren...............404
  • Beñat Jauregi Etxeberria..........394
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!