Petritegik irabazi du Euskal Herriko bosgarren sagardo txapelketa herrikoia

Jon Ander Ubeda 2019ko ira. 29a, 10:40

Astigarragko Lizeaga izan da bigarrena, eta Usurbilgo Urdaira hirugarren. Sagardoa Route- Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatua, 43 sagardotegik hartu dute parte aurten. Final handia Ergobian izan zen larunbat iluntzean, eta epaimahaia 325 lagunek osatu zuten.

Txapela nori ematea sagardozaleen esku dagoela gogorarazi dute antolatzaileek, “Zein egokiago sagardoak dastatzeko kontsumitzailea baino? Herria izan da gaur Astigarragan urteko Sagardo txapelduna aukeratu duena. Herritar izatea eta sagardoa gustatzea da parte hartzeko baldintza nagusia: sagardoaren inguruko irrika berpiztea, horixe baita lortu nahi izan dena”. Txapelketa hau mugikorra da, urtetik urtera herri desberdinetan antolatzeko helburuarekin sortua. Edizio honetan final handia Ergobian izan bada ere, iraileko lehen bi asteetan Euskadiko lau herritan jokatu dira finalaurrekoak. Finalaurrekotako batzuk sagardo tradizio handia duten herrietan egin dira: Aduna, Lizartza edo Orio kasu. Azkena berriz Zornotzan izan da.

SAILKAPENA

2019ko irailaren 28an Ergobian (Astigarraga) jokatu den final handian ondorengoa izan da sailkapena:

  1. Petritegi (Astigarraga).
  2. Lizeaga (Astigarraga).
  3. Urdaira (Usurbil).

Finalistak orden alfabetikoan:

  • Aburuza (Aduna).
  • Akarregi (Hernani).
  • Egi-Luze (Orereta).
  • Gaztañaga (Andoain).
  • Oiharte (Zerain).
  • Rezola (Astigarraga).
  • Satxota (Aia).
  • Uxarte (Zornotza).
  • Zabala (Aduna).

Finalaurreko bakoitzetik automatikoki sailkatutako lehen biak:

ADUNA
1. Lizeaga (Astigarraga).
2. Akarregi (Hernani).

LIZARTZA
1. Rezola (Astigarraga).
2. Egi-Luze (Orereta).

ORIO
1. Zabala (Aduna).
2. Petritegi (Astigarraga).

ZORNOTZA
1. Gaztañaga (Andoain).
2. Oiharte (Zerain).


Eskertza
Sagardoa Routek eskerrak eman nahi dizkio Astigarragako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Hazi Fundazioari emandako babesagatik. Halaber, esker bereziak ere herriz herri lagundu diguten talde eta elkarteei: Adunako herriari, Lizartzako Txirrita elkarteari, Orioko Aldapa Elkarteari, Zornotzako Edurmendi Elkarteari eta Ergobiako elkarte kultural eta gastronomikoko kideei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!