Singular dendak ekimena

Babestutako edukia 2019ko ira. 30a, 18:27

Singular dendak Gipuzkoan zehar aurki daitezkeen dendak dira, "erosketa esperientzia" eskaintzen dutenak. Donostialdean, esaterako, 66 daude eta Toloserrin beste 20 gehiago. Aldundiarekin elkarlanean "Ni singular naiz" kanpaina martxan jarri dute. Kanpaina hori Donostian amaituko da urriaren 6an, eta Tolosaldean urriaren 13an.

Singular dendak ekimenaren aurkezpenan zera diote: "Bertakoak, konprometituak, nortasun handikoak, gertukoak eta bakarrak... Bertako jendeak sortutako eta garatutako saltokiak gara. Merkataritza-eredu ezberdina mantentze helburu duten negozioak. Izaera berezia dutenak".

Gipzukoan 200 dendatik gertu dira jada, Bidaiak, jostailuak, liburuk, dekorazioa, loradendak, ardandegiak, arrandegiak, harategiak, okindegiak, kafetegiak, gozo dendak, belardendak, bitxiak, oinetakoak, arropak, entzumen zentroak, ile apaindegiak eta optikak sartzen dira ekimen horren baitan. 200 dendara iritsi nahi dute, eta Gipuzkoako eskualde guztietan aurki daitezke: Donostialdean, Goierrin, Debagoiena, Bidasoaldean, Urola Kostan, Debabarrenan eta Urola Garaian.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!