Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Mikel Artolak batu zuen puntu gehien azken final-zortzirenetan

Aiurri 2019ko urr. 7a, 11:11
Mikel Artola Lasarte-Oriako saioan kantuan. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Larunbatean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena jokatu zen Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean; Mikel Artolak bildu zuen puntu gehien.

Aurreko saioetan bezala, aurretiaz sarrerak agortuta, aretoa bete-beteta zegoela aritu ziren bertsolariak kantuan. Ondorengo seikotea:

  • Aitor Salegi Martija
  • Eneko Araiztegi Agirre
  • Iñaki Zelaia Irazusta
  • Mikel Artola Izagirre
  • Oier Aizpurua Olaizola
  • Unai Izagirre Etxeberria

Mikel Artolak lortu zuen puntu gehien, 429 puntu. Beraz, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu ziren Lasarte-Oriako puntuazioak:

  1. Mikel Artola Izagirre...........429
  2. Iñaki Zelaia Irazusta............412,5
  3. Oier Aizpurua Olaizola.......401
  4. Unai Izagirre Etxeberria......397,5
  5. Aitor Salegi Martija.............390
  6. Eneko Araiztegi Agirre........389,5

Aurkezle lanak Imanol Artola Arretxek egin zituen eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan ziren: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu zen.

Lehen final-laurdena, Andoainen

Final-zortzirenak amaituta, urriaren 19an emango zaie hasiera final-laurdenei. Urriaren 19an, Andoainen izango da lehen saioa eta aurreko txapelketatik zuzenean sailkatu zen Iñaki Apalategirekin batera, Unai Mendizabal, Beñat Iguaran, Asier Azpiroz, Eñaut Martikorena eta Iban Urdangarin arituko dira.

  • Urriak 19, larunbata
  • Andoaingo Bastero Kulturgunea, 17:00.
  • Sarrerak salgai: www.bertsosarrerak.eus
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!