Babestutako edukiak

Hemen da etorkizuneko mugikortasuna

Aiurri 2019ko urr. 17a, 08:00
Gaztea bizikleta elektrikoan (Irudia: Pixabay)

Mugikortasun elektrikoak beste agertoki batera garamatza, eta horren eragina sumatzen hasiak dira eta etorkizunean ere sumatuko dute, gehiago edo gutxiago, autoak, bizikletak, patineteak… egiten dituztenek, bateriak fabrikatzeko negozio berriek, energiaren alorreko enpresek eta are aseguru-etxeek ere.

Goranzko joera

Aipatutako mugikortasun aldaketak denboratxoa darama garatzen eta goranzko joera du. Izan ere, gero eta gehiago eta hobeto birziklatzen dugu, eskura ditugu gas toxikoak ez isurtzen laguntzeko erremintak, errazagoa zaigularik ingurua eta ingurumena zaintzea.

Mugitzeko ohiturak

Herritarren mugitzeko ohiturak aldatu egin dira eta beste aukera batzuk baliatzen dituzte. Hori dela eta, ibilgailu pribatua murriztu egin da eta partekatutako mugikortasuna aregoatu, batez ere erabiltzaile gazteen artean. Honekin batera, klima aldaketaz geroz eta kontzientzia gehiago dago eta ingurua zaintzeko gogoa piztu da.

Laboral Kutxak bat egiten du mugikortasun elektrikoarekin

Laboral Kutxak bat egiten du mugikortasun elektrikoarekin eta horregatik, bizikleta eta elektrikoen balioa nabarmentzen du. Modu horretan, Etxe Aseguruari dagokionez, familiako erantzukizun zibilaren estaldura handitu egin du. Beraz, bizikleta edo patinete elektrikoa izanez gero, etxe-aseguruan sartzeko aukera dago.

Etxe-aseguru horrek honako ibilgailu hauek estaltzen ditu: bizikleta elektriko edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailu guztiak, baldin eta 50 kiloraino pisua eta 30 kilometroko ordurainoko abiadura badute. Gainera, etxe edo auto-aseguruaren prezioa beraiekin kalkulatzeagatik besterik gabe, bi urterako asegurua doan duten bi Orbea Gain F10 bizikleta elektriko zozketatuko dute.

Eta aseguruetako batean aurreztea bada asmoa, 50 euroko oparia lortu ahal izango da auto-asegurua kontratatzean, 20 eurokoa etxe-asegurua kontratatzean eta 100 eurokoa bi aseguruak kontratatzean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!