Enplegua lortzeko zailtasunak dituzten eskualdeko langabetuei zuzendutako proiektua

Aiurri 2019ko aza. 14a, 16:03

2016-17,2017-18 eta 2018-19an 39 pertsonek prestakuntza osoa osatu dute eta 1. mailako
profesionaltasun ziurtagiria lortu dute solairuetako oinarrizko lanak ostatuetan.

Udalek antolatu dute Beterri-Buruntzako 2019ko Hotelgintza proiektua martxan jarriko da azaroaren 28an. Egitasmo hau, enplegua lortzeko zailtasunak dituzten eskualdeko langabetuei dago zuzendua; eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da Cebanc-Cdea Ikastetxean egingo diren prestakuntza lanak jasotzea. Garbitegiko atal praktikoa, berriz, Urnietako Erratzu poligonoan dagoen Azkarrena Garbiketak enpresak garatuko da. Ikastaroak
2019ko azaroaren 28tik 2020ko martxoaren 25era egingo dira.

Honekin guztiarekin, pertsonek hoteletan eta beste zenbait ostatu turistiko batzuetan lan egin ahal izateko behar dituzten ezagutzen jasotzea dute xede. Prestakuntzaren ostean, apiriletik aurrera, hiru hilabetetarako, lanandi osoko 10 kontratazio egingo dira sektoreko enpresetan.

Beterri-Buruntzako langabetuei (Andoain, Astigarraga, Hernani ,Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil)
zuzendutako egitasmoa dela jakinarazi dute; bereziki emakumeak, prestakuntza urriko gazteak, eta DBE.

www.lanbide.eus helbidean izena eman daiteke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!