Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Agin Laburuk finalerako txartela lortu du Arrasaten

Aiurri 2019ko aza. 17a, 22:06
Unai Mendizabal, Agin Labururekin kantuan. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da gaur Arrasateko Uarkape pilotalekuan; finalerako txartela lortu du Agin Laburuk. Unai Mendizabal zizurkildarra laugarren postuan sailkatu da.

 
Arrasateko Uarkape pilotalekuan jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa. Bertsozaleen berotasunean aritu dira kantuan Eñaut Martikorena, Agin Laburu, Nerea Elustondo, Unai Mendizabal, Iñaki Apalategi eta Unai Gaztelumendi bertsolariak.
 

Gaurko saioa irabazita, finalerako zuzeneko txartela lortu du Agin Laburuk, saioan 501 puntu pilatuta. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

  1. Agin Laburu Rezola.....................501
  2. Nerea Elustondo Plazaola.........467
  3. Iñaki Apalategi Astigarraga........459
  4. Unai Mendizabal Jauregi............452
  5. Unai Gaztelumendi Arandia.......447
  6. Eñaut Martikorena Lizaso...........434

Gaurko saioan Iker Iriarte Iribarrek egin ditu aurkezle lanak. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!