Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Beñat Gaztelumendik irabazi du bigarren finalaurrekoa

Aiurri 2019ko aza. 24a, 20:43
Beñat Gaztelumendi, Alaia Martinekin batera kantuan. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa jokatu da gaur Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Beñat Gaztelumendik irabazi du saioa, abenduaren 14ko finalerako txartela lortuz.

Sarrera guztiak agortuta eta kiroldegia bete-beteta zegoela, ondorengo sei bertsolariek abestu dute: Beñat Gaztelumendi Arandia, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Asier Azpiroz Iztueta eta Ane Labaka Mayoz.

506 puntu lortu ditu Gaztelumendik eta, gaurko finalaurrekoa irabazita, finalerako zuzeneko txartela lortu du. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

  1. Beñat Gaztelumendi Arandia…..506
  2. Alaia Martin Etxebeste……….......493,5
  3. Ane Labaka Mayoz…………...........472,5
  4. Asier Azpiroz Iztueta……….......….463
  5. Iñigo Mantzizidor Larrañaga…..453
  6. Amaia Iturriotz Etxaniz……......….438

Gaurko saioan Inaxio Usarralde Arantzadik egin ditu aurkezle lanak. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan Gorka Segurola Dorronsoro eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!