Sagardoaren kultura

Aurtengo uzta oparoa dela diote ekoizleek

Jon Ander Ubeda 2019ko abe. 8a, 08:52

Aurtengo uzta prest dago sagardotegietan, urtarrilean abiatuko den Txotx garaian dastatzeko. Sagardozale elkartearen arabera, “aurtengo uzta oparoa izan da, bai kopuruz eta bai kalitatez”. Aroma aldetik intentsitate handikoa eta gorputz eta izaera handikoa da. Txinparta finekoa eta alkohol kopuru baxuagokoa.

Ekoizleek emandako datuen arabera, aurtengo udaberria eguzkitsua izan da eta loraldi luzea izan dugu. Horren ondorioz, lore kopuru handia izan dugu gure sagarrondoetan. Sagar aleari dagokionean, hasierako sagar goiztiarrak txikiagoak izan dira eta beranduago bildutakoak handiagoa. Dena den, sagarraren errendimendua altua izan da”.

Txotx garaia arrakasta handiko ohitura da Euskal Herriko sagardotegietan. 800.000 bisitari inguru izaten omen dituzte, urtarrilean hasi eta maiatzera arte. Geroz eta sagardotegi gehiago dira urte osoan edo denboraldi luzeagoan zabaltzen dutenak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!