Loatzo Musika Eskolaren Eguberrietako emanaldiak

Aiurri 2019ko abe. 11a, 12:15
Iazko Zizurkilgo saioan ateratako argazkia

Loatzo Musika Eskolako kideek kontzertu sorta prestatu dute datorren asterako. Eguberri giroa piztuko dute eskualdean barrena:

Abenduak 16, astelehena

  • Aduna. 18:30, Eliza.
  • Zizurkil. 18:30, Herriguneko San Millan eliza.

Abenduak 17, asteartea

  • Amasa-Villabona. 18:30, abesbatza eta tresnak, Gurea aretoa.

Abenduak 19, osteguna

  • Amasa-Villabona. 18:30, tailerreko kideak eta orkestra, Gurea aretoa.

Abenduak 27, ostirala

  • Zizurkil. 17:00. Anakruxa helduen taldeak eta ikasle helduek emanaldia eskainiko dute Zizurkilgo Fraisoron.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!