U30 Greba Orokorra

“Grebaren atarian indartsu gaude”

Jon Ander Ubeda 2020ko urt. 21a, 12:22

ELA eta LAB sindikatuek Hernanin eskualdeko agerraldia egin dute, eta bertan esandakoaren arabera, eskualdeko 102 enpresa batzordek Greba Orokorrarekin bat egin dute. Besteak beste, Sapa, Orbelan, Plastigaur, Thyssen, Mendiola, Ambulancias Gipuzkoa edota Altradi enpresetako batzordeak. Baita Andoaingo eta Urnietako udal langilea ere.

Gaurko agerraldian eskaera sorta luzatu dute: Zapatero eta Raxoiren lan erreformak bertan behera uztea, 2011 eta 2013ko erreformetan onetsitako pentsio murrizketak indargabetzea, pentsioen inguruko beste neurri batzuk aldarrikatzea, Eskubide sozialen bermea eta Lan harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioa aldarrikatu dituzte.

Grebarekin bat egitea eskatu dute, “arrazoiak soberan daudelako, eskualdeko langile guztiei urtarrilaren 30an enpresak ustu eta kaleak betetzeko eskatzen diegu Lan, pentsio eta bizitza duinaren alde”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!