Zaldi urdina antzezlana, asteburuan Beterri-Aiztondon

Aiurri 2020ko ots. 12a, 09:00

Otsailaren 15ean eta 16an, Artedrama, Axut! eta Dejabu antzerki konpainiek elkarlanean sortutako Zaldi urdina antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Beterri-Aiztondo eskualdean; larunbatean Andoaingo Bastero Kulturgunean eta, biharamunean, igandean, Villabonako Gurea antzokian.

Hiru konpainiek elkarlanean osatu duten laugarren antzezlana da. Drogek eta batez ere heroinak euskal gazteriarengan izandako eragina taularatzen duena. Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzitako lana. Ximun Fuchsek zuzendua. Aktore lanetan, berriz, Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide.

Andoain, otsailak 15

  • Ordua: 20:30.
  • Prezioa: 12 euro. Gazte ordua: 3 euro. Aurrez sarrerak salgai: www.ticket.kutxabank.es
  • Basteroko auditorioa

Villabona, otsailak 16

  • Ordua: 19:30
  • Prezioa: 10 euro aldez aurretik, 12 euro leihatilan. Zaldi urdina + La Mudanza antzezlanetarako sarrerak erosiz gero, 15 euro.
  • Gurea antzokia

Aldez aurretiko sarrerak otsailaren 14ra arte egongo dira salgai Villabonako Amasa kafetegian eta Basajaun liburu-dendan, 10 eurotan, eta Interneteko BIBE plataforman (10 euro + komisioa). Igandean bertan, Gurea antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira 18:30etik aurrera, 12 eurotan.

Horrez gain, 15 euroko bonoa ere erosi ahal izango da. Bono horrekin, Zaldi urdina eta martxoaren 29an Gurea antzokian eskainiko den La mudanza antzezlana ikusi ahal izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!