Babestutako edukiak

'Lur eta Amets', Euskal Herriko abentura filma zinemetara iritsi da

Aiurri 2020ko ots. 14a, 09:00

Hau bai abentura! Lur eta Amets abentura filma zinemarik zinema dabil otsailaren 7az geroztik. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendutako pelikulan, Lur eta Amets anai-arrebak Euskal Herriko garai ezberdinetan murgilduko dira Baltaxar katuarekin eta Amona Andererekin batera.

2015ean sortutako proiektua
Lur eta Amets proiektua 2015ean sortu zuten Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak, "gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko" asmoz, eta hori landu zuten ezagutza liburuarekin, ipuin sortarekin eta ondoren etorri zen galdera-erantzun mahai jokoarekin.

Amasa-Villabonan, martxoan
Martxoaren 1ean ikusgai egongo da 'Lur eta Amets' filma Amasa-Villabonako Gurea zineman, 17:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!