Aste honetan hasiko da Aiztondoko Pilota Topaketa

Aiurri 2020ko ots. 25a, 11:13

Aiztondo Pilota Topaketaren XXIII. edizioa izango da aurtengoa. Eskuz eta palaz arituko dira pilotari gazteak, eskualdeko pilotalekuetan. Apirilaren 25ean jokatukod ira finalak, 16:00etan hasita.

Kategoria ezberdinetan banatuta arituko dira pilotariak. Alkizan arituko dira aurrebenjaminak, igandean, 10:00etan hasita. Benjaminek berriz, ostiral arratsaldean izango dituzte partidak. Larraulgo Murgilazpi pilotalekuan aritudko dira batzuk, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan beste batzuk, 18:00etan hasita guztiak ere.

Amasako pilotalekura gerturatuko dira alebinak, larunbatean, 15:00etatik aurrera eta ostegunean jokatuko dute infantilek, Asteasun, 18:00etan hasita.

Palaz aritzen diren neskek ere parte hartzen dute Aiztondoko topaketan. Adunan arituko dira, Benjamin etainfantil mailakoak, ostiralean, 18:00etan hasita.

Apirilaren 25ean jokatuko dituzte maila guztietako finalak, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!