Gaur abiarazi dute Errigora ekimenaren kanpaina berria

Ainhoa Gil 2020ko ots. 27a, 11:37

Gaurtik hasita eta martxoaren 12ra arte, martxan izango da Errigora ekimenaren kanpaina berria. Helburu bikoitza du ekimenak: Nafarroa hegoaldeko ekoizleei babesa eman, eta euskara sustatu. Oliba olioa, kontserbak, arroza eta pasta; horiexek dira kanpaina honetan eskaintzen dituzten produktuak:

Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta arroza, pasta eta kontserbak eskatu ahal izango dira, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren baitan, martxoaren 12ra arte. Beti bezala, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Kanpainaren bideoa

Eskaera egindakoan, gogoan izan behar da  bi txandatan jaso eta ordaindu beharko direla produktuak: martxoaren amaieran edo apirilean (aukeratzen duzun banaketa-gunearen arabera) oliba-olioa eta maiatzean arroza, pasta eta kontserbak.

Hanako loturaren bidez egin daiteke eskaera: Errigora eskaerak

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!