Duela bi urteko elurte ikusgarria

Ainhoa Gil 2020ko ots. 28a, 12:30

Zuri esnatu zen eskualdea 2018ko otsailaren 28an. Elur asko bota zuen goizeko lehen orduetan eta irudi ikusgarriak utzi zituen gure herrietan.

Errepideetan eragozpenak sortu zituen elurteak, eta ikastetxe askok ez zuten aterik zabaldu goizean. Arazoek, ordea, ez zuten luze iraun, izan ere, haize aldaketak laster urtu baitzuen elurra.

Egun hartan erredakzioko kideek ateratako, nahiz zenbait irakurlek bidalitako argazki ederren bildumatxo bat duzue hementxe ikusgai

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!