Danok Danena taldeak ekin dio denboraldi berriari

Aiurri 2020ko mar. 6a, 14:29

Danok Danena Halterofilia taldeak  ekin dio 2020ko denboraldi berriari. Otsailaren 22an izan zuten lehen txapelketa;  Liga Nazionaleko I. Jardunaldia hain zuzen ere.

Hauexen izan ziren  goizean Zarautzen parte hartu zutenak: 
A taldea: Xabier Amonarriz.
B taldea: Igor Sasiain - Asier Gallego - Gorka Endjilo - Jon Kepa Kortajarena - Jon Rodriguez - Pablo Ucero.
C taldea: Andrés Rubiños - Aitor Tecedor - David Morales - David Rubio - Ioan Laver.
Arratsaldez, berriz, Bizkaian, Euskadiko Senior eta Federazioen Txapelketa izan zen.


Federazioen arteko Txapelketa honetan Gipuzkoa izan zen txapelduna, taldea osatzen zuten pultsulari guztiak Danok Danenakoak izanik: Mikel Alvarez, Ekaitz Kortajarena, Alejandro Tomás, Jon Sasiain, Jon Ander Iriarte.


Banakakoetan ondorengoak izan ziren  lortutako emaitzak:

Txapelduna Mikel Alvarez eta 3. postua Ekaitz Kortajarena.

Pultsulari guzti hauek, Liga Nazionaleko A taldean lehiatzeko puntuak lortu zituzten.
Emakumezkoen taldea, Naiara Madrid, Nalu Herranz eta Alazne Gómezek osatu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!