2020ko Martxoak 8

Emakumeen martxa morea, Zizurkildik Anoetara

Ainhoa Arozena 2020ko mar. 7a, 18:04

Arratsaldeko 16:30ean abiatu dute Aiztondoko emakumeek euren martxa, Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik Anoetara. Tolosaldeko emakumeak Tolosatik abiatu dira ordu berean eta Anoetako plazan bilduko dira guztiak. Arratsaldean nahiz gauean zehar luzatuko da martxoaren 8aren bezperako emakumeen festa.

Bihar, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekimen antolatu dute Aiztondoko emakumeek elkarlanean:

12:00 Giza katea Villabona eta Zizurkilgo zubietan.
17:00 Mosaikoa eta antzezlan laburra, Villabonako Errebote plazan.
18:30 Merienda musikatua, Villabonako Errebote plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!