Egunean behin Aiurri

300 partaidetik gora Aiurri taldean

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 10a, 07:56
©Aiaraldea

Aurreko astean martxan jarri zen "Aiurri" taldea eta egun gutxiko tartean 300 kidetik gora batu dira. Eskualdeko euskaldunei zuzendutako ekimena da. Partaideen kopurua goruntz doa, ziurrenik, denboraldia bukatzeko geratzen diren hiru asteetan sariak iragarri direlako.

Non dago arrakastaren gakoa? Urtzi Odriozola Codesyntax enpresako kideak honako hausnarketa egin zion Aiaraldea tokiko hedabideari: “Aurretik Tribial jokoa egin genuen, eta buelta bat emanda sortu genuen”. Egunean behin partida bat egiteko zerbait bilatzen genuen, eta hortik dator izena. Baita arrakastaren gakoa ere: “Jendeari ez zaio ahazten. Gainera, 20:00etan ez baduzu programa ireki, notifikazioa iristen zaizu telefonora”. Horrez gain, taldeak eratu daitezke, eta lagun arteko sailkapen propioak sortu daitezke horri esker. Etengabe eguneratzen da ranking orokorra, partaideek partida jokatu ahala.

Aste honetan, Aiurri taldean, rankingaz gain, sariak eta guzti banatuko dira.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!