Eskualdeko ibilaldi neurtua

Aiurri 2020ko mar. 10a, 10:34

Eskualdeko ibiladi neurtuan parte hartzeko deia luzatu dute Aizkardi mendi taldeko kideek. Haurrei zuzendutako jarduera da, eta Donostian egingo dute aurtengo edizioa.

Igande honetan, martxoak 15, Donostian egingo dute eskualdeko ibilaldi neurtua. Parte-hartzaileak 08:30etan elkartuko dira Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian, Donostiara kotxeetan joateko. Egun erdiko irteera izango d. Martxoaren 12ra arte luzatuko dute izena emateko epea. Horretarako, honako telefono zenbakira deitu beharko da:  665731464

Gaztetxo bakoitzak guraso edo arduradun batekin etorri beharko du.

Informazio gehiago:  https://www.gmf.eus/noticias/203/2020ko-Ibilaldi-Neurtuak/

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!