#BertsoVid19

Hasi da erritmoa hartzen #BertsoVid19 ekimena

Aiurri 2020ko mar. 16a, 18:18

Unai Ormaetxeak hasi du bertsokatea hasiera bana emanaz Ion Belokiri eta Unai Mendizabali.

Unai Ormaetxea:
Zer moduz bizi zera etxean sartuta?

Ion Beloki:
Egiya esanda Unai
oso aspertuta.
Baina konturatu naiz
ondo pentsatuta
bizi litekeela
gutxi gastatuta.

Ion Belokiren izendatuak: Oihana Iguaran eta Jon Eskudero.

Unai Ormaetxea:
Komuneko papera erosi al dezu?

Unai Mendizabal:
Oinarrizkoa zena
bihurtu da luxu.
Dendara erostera
joaten bazera zu
behar dana bakarrik
erosi ezazu.

Unai Mendizabalen izendatuak: Beñat Iguaran eta Izar Zelarain.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!