Covid19 | Datuak egunez egun

1.769 lagun daude ospitalean, eta denera 5.740 lagun dira Euskadin kutsatu direnak

Aiurri 2020ko mar. 29a, 12:41

604 kasu berri daude Euskadin, azken ordutan. Atzokoan 24 lagun hil egin ziren. 265 hildako dira, denera. 

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari eta koronabirusaren mahai teknikoko kide Mikel Sanchezek jakinarazi duenez, denera 1503 alta eta sendatu dira.

Lurraldeka:

GIPUZKOAN 1017 positibo daude, eta horietatik 320 ospitalizatuta daude.

BIZKAIAN 2776 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 1096 ospitalizatuta.

ARABAN, 1947 kasu zenbatu dira, eta horietatik 353 ospitalizatuta daude.

APPa

Atzo martxan jarri zen eta dagoeneko 19.000 deskarga egin ziren lehen egunean.

Test kopurua: 14071, 1400tik gora atzo

Milioi biztanleko Italiaren pare eta Alemaniatik gora dago Euskadi. 6.430 test milioiko, atzean utziz Frantzia, Erresuma Batua edo eta Herbeherak.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!