Zubietako erraustegiaren harira osasunaren aldeko herritar ekimena egingo apirilaren 5etik aurrera

Aiurri 2020ko api. 3a, 17:39

Apirilaren 5ean, igandea, eguerdiko 12:00etan, hegazkinen aurkako alarmen soinua jartzeko deialdia zabaldu du GuraSOS plataformak. Alarma soinua egunero 5 minutuz jartzea eskatzen dute, konfinamenduak irauten duen bitartean.

Ekimenaren helburua Zubietako erraustegiaren funtzionamendua salatu eta sortzen dituen gas kutsakorraz ohartaraztea izango dela nabarmendu dute. Horrez gain, ekimenaren deitzaileek audio bat zabalduko dute sareetan sirena hotsa simulatzeko.

GuraSOS plataformakoek diotenez, "dioxina eta beste toxiko batzuengatik sortutako osasun alerta irudikatzen du sirenak, Gipuzkoako erraustegiak koronabirusarengatiko konfinamendu betean isurtzen dituenak".

Hauexek dira ekimenarekin lortu nahi diren helburuak:

  • Herritarrak konturatu behar dira erraustegiak dakarren arriskuaz eta kalteaz. Horrez gain, gogorarazi nahi dugu Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, 1.600.000 pertsona hiltzen direla munduan kutsaduragatik, aintzat hartu beharreko datuak.
  • Hondakinak kudeatzeko metodo kaltegarrien eta arriskutsuen politika publikoak aldaraztea.
  • Gogorarazi nahi dugu pasa den martxoan, Europar Batzordeak erraustegiak finantza-jarduera jasangarrietatik baztertu dituela, haiek bateraezintzat jotzen dituelako ekonomia zirkular eta klima aldaketaren aurkako borrokarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!