Aberri egunerako deia

Aiurri 2020ko api. 4a, 12:03

Datorren apirilaren 12an Aberri Eguna ospatuko da. Ez ohikoa izango da, konfinamendu egoeran bizi garelako. Bihar, aberrieguna2020.eus webgunean eskegiko duten bideoan, herritar talde batek “Aberri Eguna 2020 – Euskal Herria batera” manifestua irakurriko du. Bertatik dei egingo zaie herritar guztiei, egoera berezi honetara egokitutako ekintza zehatz batzuk egin ditzaten.

“Bihar, apirilak 5, igandearekin, 12:30etan, gure webgunean ikusgai ezarriko dugun bideo baten bitartez, bederatzi herritarrek jakinaraziko dituzte Aberri Eguna 2020rako ekintza zehatzak. Aldarrikapenak eta doluminak, biek izanen dute tartea 2020ko Aberri Egunean”.

www.aberrieguna2020.eus

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!