Aste Santuko mezak, internet bidez

Aiurri 2020ko api. 4a, 13:19

Erramu igandea ospatuko da bihar, Astea Santuari hasiera emanez. Kristauentzat egun seinalatuak dira. Urumea harana Pastoral Barrutiak Youtuben duen  kanalean mezak eskainiko ditu. 

Lehenxeago  konexioa egiteko aholkua eman dute, ohar berean: "Ospakizun-orduak zehaztuak datoz, ospakizun bakoitza ordua baino baino lehentxeago igoko delako internetera". Ez dira zuzeneko emanaldiak izango, baina ohiturak agintzen duen ordu jakinetan ikusteko aukera izango dela ziurtatu nahi dute.

  • Apirilak 5. ERRAMU IGANDEA: Aste Santuko Sarrera. 11:00.
  • Apirilak 9. OSTEGUN SANTU: Jaunaren Afaria. 18:00.
  • Apirilak 10. OSTIRAL SANTU: Guruzbidea. 11:00 / Pasio ospakizuna. 18:00. 
  • Apirilak 11. LARUNBAT SANTU: Pazko Gaubeila Laburra. 08:30.
  • Apirilak 12. PAZKO IGANDEA: Pazko Jaia. 11:00.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!