"Mapa bat Aberri Egun berezian"

Jon Ander Ubeda 2020ko api. 5a, 10:15

Aurtengo sustatzaileek manifestua eta bideoa zabaldu dute: "Une gogorretan azaleratzen da herrien txarrena eta onena. Nazio auzolan handi bat martxan da jada. Arriskuaren lehen lerroan borrokan ari direnez harro. Balkoi, leiho eta pantailetatik jariatzen diren mila eta bat laztan, animo, borroka... bizitza keinuez harro. 2020ko Aberri Egunean den bezala azalduko den herri eredugarri bat".

MAPA BAT, ABERRI EGUN BEREZIAN

"Une gogorretan azaleratzen da herrien txarrena eta onena. Nazio auzolan handi bat martxan da jada. Arriskuaren lehen lerroan borrokan ari direnez harro. Balkoi, leiho eta pantailetatik jariatzen diren mila eta bat laztan, animo, borroka... bizitza keinuez harro. 2020ko Aberri Egunean den bezala azalduko den herri eredugarri bat. Denon mapa bat osatuko dugu, gu guztion milaka argazkirekin. Elkartasun mezuak helaraziko dizkiegu modu batera edo bestera sufritzen ari direnei milaka euskal herritarren aurpegiekin. Milaka testu txikirekin osatutako mapa bat, Historiarako".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!