Babestutako edukiak

Kontrabandisten Udaleku Ibiltaria eskainiko dute abuztuan

Aiurri 2020ko api. 6a, 13:30

XX. mendean kontrabandistek zeharkatutako bidexkatan oinarrituta, udaleku ibiltaria antolatu dute abuztuan Oiartzungo Arritxulok, Arantzako Aterpek eta Beintza-ORBELA aterpetxeek. Egitasmoak laugarren urtea beteko du eta Euskal Herri osoko gazteek parte hartzen dute.

Aiako Harria, Artikutza, Mendaur eta Leurtzako paraje ederraz gozatzeaz gain, erreka bainuan, zuhaitz parkean eta espeleologian ere trebatuko dira gazteak.

Ibilaldiak egunez eginen badituzte ere, 'gau lana' nolakoa zen ezagutzeko, afalondoko solasaldi bat izanen dute kontrabandoan aritutako protagonistekin.

Abuztuan bi txanda antolatu dituzte, gehienez 20 lagunekoak: abuztuaren 2-8 eta abuztuaren16-22. Prezioa: 285 euro.

Informazio gehiago: www.euskarazblaiudalekuak.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!