Argazkiak etxetik ekimena

"Argazkiak etxetik, konfinamenduari irudia jarri" ekimeneko zenbait argazki

Aiurri 2020ko api. 8a, 16:12

Azken egunetan etxetik ateratako zenbait argazki jaso ditugu. Parte hartu eta bidali zeuen argazkiak ere.

Zer egin parte hartzeko? Oso erraza da, astelehenetik aurrera bidali argazkia e-postaz edo whatsappez. Argazkiak jaso ahala, denen bistara jarriko den album batera igoko dira.

Harremanetarako bideak:

Zein argazki-mota igo daiteke?

Ekimena Azkoitiko Mintzalagunek eta Azkoitiko AEK-k abiatu zuten, Maxixatzen tokiko hedabidean. Adibide bezala erabili dugun argazkia horkoa da. Antzeko egoerak irudikatzea litzateke, xede nagusia.

  • Dibertigarria, atsegina baldin bada, askoz hobe.
  • Irudimena erabil daiteke, adibidez, egoerak irudikatzeko (Zeinen ondo gauden Kariben…)
  • Bakarka, binaka, familian, objektuak… aukera zabala dago.
  • Argazki hutsa izan daiteke edo esaldiz, bertsoz, emojiz edo ikonoz apaindutako irudi-muntaia.
  • Ez dira hirugarren pertsonentzat iraingarriak izan daitezkeen irudiak edo irudi-muntaiak argitaratuko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!