Covid19 | Datuak egunez egun

Urnietan bi kutsatu gehiago zenbatu dira Osasun Sailaren arabera

Aiurri 2020ko api. 14a, 12:59

Kutsatutakoak 11.226 dira guztira (baieztatutako kasuak) eta horietatik 1.341 ospitalizatuta daude. Egiaztatutako positiboen portzentaiak behera egiten segitzen du, atzo % 15eraino jaitsiz, orain arteko baxuena. 1.367 proba egin ziren atzo eta, hala, guztira, aurreko astean hasitako testak kontuan hartuta, dagoeneko 40.168 proba egin dira. Osatuta edo ospitaleko alta jasota daudenen kopurua 5.193ra igo da. Hildakoak 28 dira gaurkoan.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 31 | Villabona: 22 | Urnieta: 11.

  • Zizurkil: 5 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • GIPUZKOAN 2.086 positibo daude, eta horietatik 283 ospitalizatuta daude.

  • BIZKAIAN 5.085 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 844 ospitalizatuta.

  • ARABAN 3.055 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 214 ospitalean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!