Covid19 | Datuak egunez egun

Egoera egonkorra den arren, Urnietan kutsatu bat gehiago zenbatu da

Aiurri 2020ko api. 15a, 13:45

Koronabirusa dutela konfirmatutako 11.475 lagun daude, 902 hildako eta 5.428 osatuta edo alta emanda. Azken orduetan, konfirmatutako beste 249 positibo izan dira. Ondorioz, guztira 11.475 lagun kutsatu dira Euskadin. 1.276 gure ospitaleetan ingresatuta daude. Atzo, 134 pertsonari eman zitzaien alta.  Bestalde, kasu berrien kopurua murriztu egin da, eta positiboen ehunekoak ere behera egin du, orain arteko txikiena izateraino: atzo egindako 1.849 proben % 13. Hain zuzen, orain arte proba gehien egin diren eguna da atzokoa. Hildakoak 43 dira gaurkoan.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 31 | Villabona: 22 | Urnieta: 12.

  • Zizurkil: 5 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAN, 3.075 kutsatu daude, eta horietatik 207 ospitalean daude.
  • BIZKAIAN, 6.239 lagun kutsatu dira, eta horietatik 790 ospitalean daude.
  • GIPUZKOAN, positiboak 2.161 dira, eta horietatik 279 ospitalean daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!