Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen kutsatu bat gehiago zenbatu da Osasun Sailaren arabera

Aiurri 2020ko api. 16a, 12:58

Azken orduetan, konfirmatutako beste 315 positibo izan dira. Ondorioz, guztira 11.790 lagun kutsatu dira Euskadin. 1.213 gure ospitaleetan ingresatuta daude. Atzo beste 54 hildako izan ziren Euskadin, eta guztira, beraz, 956 lagun hil dira Euskadin koronabirusaren ondorioz. Bestalde, 5.813 lagun dira osatuta edo alta emanda daudenak. Behera egin du berriz ere positiboen ehunekoak ere, orain arteko txikiena izateraino; atzo egindako 2.971 proben % 11, eta horrek esan nahi du 10 probatik 9k emaitza negatiboa izan zutela. Guztira 45.033 test egin dira orain arte. Behera egiten jarraitzen dute ospitaleratzeek, eta atzo herenegun baino 63 pertsona gutxiago zeuden ingresatuta.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 32 | Villabona: 22 | Urnieta: 11.

  • Zizurkil: 5 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAN, 3.118 kutsatu daude, eta horietatik 193 ospitalean daude.
  • BIZKAIAN, 6.442 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 741 ospitalean daude.
  • GIPUZKOAN 2.230 dira positiboak, eta horietatik 279 daude ospitalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!