#BertsoVid19

Azken bertsoak, larunbat gauean

Aiurri 2020ko api. 17a, 21:30

#BertsoVID19 bertso-katea amaitzear zela iragarri genuen joan zen astean. Bada, ekimena amaierara iristen ari da eta larunbatean 20:30ean azken hiru bertsoak ikusteko aukera izango da.

Hilabete pasatxo bertsoen jiran aritu da eskualdeko jende ugari. Muga eta marka guztiak gainditu dira, ehunka bertso zabaldu baitira. Eta mundu zabaletik, gainera. BertsoVID19 atalean informazioa zabaltzen aritu gara, eta baita bertso gehienak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!