Egin ikusgarri Etxealditik Euskaraldira ekimenari

Aiurri 2020ko api. 23a, 17:54
Lasarte-Oria Euskaraldia

Euskaraldiak Etxealditik Euskaraldira ekimena martxan jarri du. Ekimenean euskara sustatzeko zenbait ariketa jarri martxan.

Horrez gain, Euskaraldiak ezinbestekotzat jotzen du ekimenari ikusgarritasuna ematea. Horregatik ariketa erraz bat egiteko deialdia zabaldu du:

  1. Jarri koloretako puntu bat zure etxeko leihoan edo balkoian. Nola? Piztu irudimena eta sortu puntu hori etxean duzun materialarekin: kartulinak, errotulki eta margoak, oihal zatiak...
  2. Jarri goiko argazkia whatsappeko profil irudian. 

Guzti honekin «Etxealditik Euskaraldira» ekimenean parte hartzen ari zarela adieraziko duzu. Bidali itzazu argazkiak 619 16 35 37 zenbakira edo parteka sare sozialetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!