Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen kutsatu bat gehiago zenbatu da

Aiurri 2020ko api. 25a, 12:50

Euskadin 352 positibo berri baieztatu dira atzo arratsaldeko zortzirak arte. Guztira, 14.132 pertsona dira kutsatutakoak. Horietatik, 769 ospitaleratuta daude. 

Atzo, 19 heriotza gehiago zenbatu ziren eta, hortaz, COVID-19aren ondorioz hildakoak 1.212 dira Euskadin. Hala, ospitaleen egoerak hobera egiten jarraitzen du nabarmen, atzo 32 pertsona gutxiago ingresatuta.

Azkenik, 4.968 PCR proba eta 4.441 test azkar egin ziren, inoizko kopururik handiena eta, beste behin ere, egindako proben portzentaia oso baxua izan zen, % 7, hain zuzen ere. Honez gero, 78.896 proba diagnostiko egin ditu Osasun Sailak.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 39 | Villabona: 27 | Urnieta: 11.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAN kutsatuak 3.551 dira, eta horietatik 146 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, kutsatutako pertsonak 8.025 dira, eta horietatik 448 ospitaleratuta daude.
  • GIPUZKOAN, positiboak 2.556 dira eta horietatik 175 ospitaleratuta daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!