Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen eta Urnietan bi kutsatu gehiago zenbatu dira

Aiurri 2020ko mai. 8a, 13:07

Euskadin guztira, 122.730 PCR eta 70.314 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 8.018 proba egin ziren. Kasu baieztatuen kopurua 17.286 da, eta horietatik %78,3 berreskuratuta edo alta emanda daude.

Orain arte, 1.390 heriotza izan dira orotara, horietatik 7 atzo erregistratuta. Horrez gain, 493 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 416 solairuko geletan eta 77 ZIUn.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 60 dira.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 401 dira.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 43 | Villabona: 30 | Urnieta: 17.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!