"Tokikoaz kontzientzia hartzeko garaia da"

Aiurri 2020ko mai. 12a, 08:13

Merkatariek gizarte bizitzan duten garrantziaz jabetzea beharrezkoa iruditzen zaio Jone Etxeberria Xixori Belardendakoari. Eta, bestalde, kontsumo ereduaz kontzientzia hartzeko garaia dela uste du.

Gizarte bizitza erabat aldatu den garai honetan, nola bizi duzue egoera ez ohiko hau?

Kezkaz eta erantzunkizunaz. Alde batetik, kutsatzea izateko edo kutsatzeko beldurrez. Eta gero salmenta moduak egoera honetara egokituz, distantziak eta garbitasuna mantenduz... Gure bezeroei ahalik eta zerbitzu txukunena ematen saiatzen ari gara. Ateratzeko zailtasunak dituzten bezeroei ahal den neurrian erosketa etxera eramanez eta abar.

Maila pertsonalean moldatzen naiz, zorionez nire senarra etxean dagoelako. Lankideek, ordea, moldatzeko zailatsunak dituzte eta egoera honen aurrean ere aldaketa batzuk ekarri dizkigu. Aldaketara moldatzen eta egokitzen ari gara.

Bertan kontsumitzea ekar dezake konfinamenduak?

Bezero gehiago izaten ari gara, bai. Jendea etxean dagoenez eta mugimendua murriztua dutenez, kanpora ateratzeko zailtasun gehiago daude. Bertako komertzioetan erosten dute, eta bide batez, merkatalgune handien eragina zenbatekoa den utzi du agerian. Herrian gehiago erosten duten eta nabarmena da.

Zer da bezeroen artean entzuten duzuna?

Biak, kezka eta beldurra. Birus honek norberari edo bere inguruan zein ondorioengatik. Beste batzuk, berriz, hemendik aurrera sortuko dituen ondorioekin kezkatuta daude. Enpresak itxita, dendak itxita... Beste batzuen kezka haurrak horrenbeste denbora etxean edukitzea da.

Eta ekoizleen artean? Zuek ekologikoa eta bertako barazkiak lantzen dituzten ekoizle askorekin lan egiten duzue. Zer da euren aldetik nabaritzen duzuena?

Gure dendara etortzen diren ekoizle txikiak. Guk bezero gehiago ditugu, gehiago saltzen dugu eta orduan, beraiek ere salmenta areagotu egin dute. Denda txikietan salmentak areagotu egin dira. Jendea etxean dagoenez, erosketa gehiago egiten da.

Ostalaritzara zuzendutako salmenta askoz okerrago ibiliko da, guztia itxita baitago. Guregana etortzen diren ekoizleen egoera hobea da.

Merkataritzarentzat hau oso txarra izango da, nahiz eta zuetako batzuk irekita eduki. Zein hausnarketa eragiten dizu horrek?

Etorkizuna beltza da, lehen egoera erraza ez bazen saltoki handien eraginagatik, online erosketen eraginagatik eta abar. Orain okerragoa da. Horrenbeste denbora denda txikiak itxita, diru sarrerarik gabe, eta gastuak berdin mantenduz. Kosta egingo da martxa berriro hartzea, eta orduan egoera zailagoa izango da. Kezka handia ere ostalaritzarekin.

Irtenbiderik, soluziobiderik ez dago. Egoera honen aurrean pertsona modura zein hausnarketa egin behako genuke?

Esan beharko dut, azken finean gure etorkizuna erosleen eskuetan dagoela. Nire ustez, erreflexio orokorra eskatzen du guzti honek; kontsumo eredua, gizarte eredua, zer kontsumo eredu nahi dugun. Erreflexio bat, norberak egin behar duena eta instituzioek egin behar dutena. Alde batetik dugu, saltoki handietan kontsumoa biltzeak dakarren guztia; aberastasuna esku gutxitan pilatzen da, gehiengo produktua kanpokoa dela, eta sektore horietako langileen explotazioa hortxe dago.

Bestalde, herri bizitza ere gutxitu egiten da, desagertu egin daiteke.

Bertatik bertara kontsumitzen hasteko kontzientziatuko bagina, aberastasuna hobeto banatuko litzake. Bertako baserritarrei indarra emanez, baserritarren kontsumoa areagotu egingo litzake. Baita arrantzaleena ere. Guzti horrek erreflexioa eskatzen du, eta pixkanaka kontzientzia hartzen hasi beharko genuke. 

Azkenik, animoak eman nahiko nizkieke dendari txiki guztiei, ostalari guztiei, bertako baserritar guztiei eta etxean geratzen ari diren guztiei ere. Hau guztia gaindituko dugu. Aurrera, eta  animo!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!