EkonoVID

Alarma egoerak erronka berrien aurrean jarri du baserria

Aiurri 2020ko mai. 16a, 10:27
Alarma egoerak erronka berrien aurrean jarri du baserria. Ilustratzailea: Olaia Zapirain

Etxealdiak iraun duen bitartean, lantokira joan ezinik geratu da herritar asko, etxeko gela bat lantoki bihurtuta aritu da beste asko. Baserrietan aldiz, lanak ez du etenik izan. Baserritarrengana jo dugu, koronabirusak zein egoera ekarri dien jakiteko

Landa eremuetan bizi diren herritarrek ederki dakitenez, baserriko lanek ez dute etenik. Aste eta jai, lanean aritzen dira baserritarrak. Eta halaxe izan da koronabirusaren garaian ere. Hainbat lantoki, denda eta tabernatako ateak itxita, edota kale eta eskolak hutsik zeuden bitartean, baserritarrek euren lanari eutsi diote. 

Lanak etenik ez izateak ez du esan nahi, ordea, baserriak birusaren ondoriorik pairatu ez duenik. Baratzetik bildutako produktuen salmenta zaildu zaie askori, hozkailuetan gaztak pilatu dira, saldu ezinik, eta zenbait produkturen prezioek behera egin dute nabarmen. 

Lehendik ere egoera zailean zegoen baserria, eta krisialdi potoloa aurreikusten dute etorkizunerako. Administrazioaren laguntza eskatzen ari da sektorea, eta baita gizartearena ere. Bertako produktuak erosiz sektorea babesteko deia zabaldu dute. Azpisektore ezberdinetan dabiltzan baserritarrak elkarrikeztatu ditu Aiurrik, 560 alean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!