- 2020-2021 ikasturterako matrikulazio datak:
-Ikasle direnentzat: maiatzak 18-22.
-Ikasle berrientzat: maiatzak 25-29. - Online egingo da matrikulazioa www.loatzo.eus webgunean.
- Musika eskolako zerbitzuak Villabona, Zizurkil eta Adunan.
* 4-7 urte bitarte musika tailerra, modu ludikoan lehen hurbilketa musikaren munduan.
* 8 urtetik aurrera musika-tresnak ikasteko aukera: eskusoinua, pianoa, trikitixa, gitarra, baxua, gitarra elektrikoa, biolina, biolontxeloa, txistua, dultzaina, perkusioa, tronpeta, bonbardinoa, tronboia, klarinetea, zeharkako flauta. Kantua ere eskaintzen dute.
* Helduentzat, jubilatuentzat eskaintza berezia: musika tresna ikasteko aukera bakoitzaren gaitasunetara egokituz eta taldean musika hizkuntza lantzeko aukera.
Informazio gehiago: loatzo@loatzo.eus / 943 692619