Loatzo musika eskolako matrikulazioa, 2020-2021 ikasturtea

Aiurri 2020ko mai. 15a, 16:41

Datorren astelehenean, maiatzak 18, zabalduko dute Loatzo musika eskolan izena emateko epea. "Ezjakintasunean bizi garen momentu hauetan, aurrera egin behar dugu irribarrez, musikaz bete gure bizitza!", diote eskolako arduradunek. "Orain inoiz baino gehiago!".Matrikulatzeko arrazoi asko dagoela gogoratu dute, "beldurrari aurre egiteko, tristura baztertzeko, bakardadean laguntzeko, sozializatzeko, konpartitzeko, disfrutatzeko...".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!