Covid19 | Datuak egunez egun

Gipuzkoan ez da kutsaturik zenbatu

Aiurri 2020ko mai. 16a, 12:46

Atzo 7.963 proba egin ziren guztira (4.637 PCR eta 3.326 test azkar). Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 16 izan dira. Lurraldeka, hauek dira kopuruak: kasu berri bat Araban, 13 Bizkaian eta 0 Gipuzkoan. Euskadin detektatutako beste 2 kasu positibo beste autonomia-erkidego batzuetako pertsonei dagozkie.

Orain arte 1.459 pertsona hil dira guztira, eta atzo 4 gehiago izan ziren. Gainera, 50 pertsona ZIUn daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!