Covid19 | Datuak egunez egun

Gipuzkoan bost kutsatu zenbatu dira

Aiurri 2020ko mai. 17a, 13:58

Euskadin 161.834 PCR eta 95.000 test azkar edo serologiko egin dira guztira. Atzo 4.090 proba egin ziren guztira (3.055 PCR eta 1.035 test azkar).

COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 18.780 da. Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 15 dira* (13.422). "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 43 dira, guztira 5.358. PCR bidez positibo eman duten horietatik 7 Araban atzeman dituzte, 3 Bizkaian eta 5 Gipuzkoan.

Orain arte 1.466 pertsona hil dira guztira, eta atzo 7 gehiago izan ziren. Gainera, 48 pertsona ZIUn daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!