Covid19 | Datuak egunez egun

Gipuzkoan ez da kutsaturik zenbatu

Aiurri 2020ko mai. 18a, 12:57

Atzo 1.941 proba egin ziren guztira (1.621 PCR eta 320 test azkar). Orain arte 1.467 pertsona hil dira guztira; atzo 1 gehiago. Gainera, 48 pertsona ZIUn daude, aurreko eguneko kopuru bera.

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 8 izan dira. Lurraldeka, hauek dira kopuruak: 2 kasu berri Araban eta 6 Bizkaian.
  • Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 12 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!