Covid19 | Datuak egunez egun

Gipuzkoan ez da kutsaturik zenbatu

Aiurri 2020ko mai. 21a, 12:53

Atzo 6.862 proba egin ziren guztira (4.418 PCR eta 2.444 test azkar).

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 9 izan dira. Lurraldeka, hauek dira kopuruak: 2 kasu berri Araban eta 7 Bizkaian.
  • Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 130 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Orain arte 1.483 pertsona hil dira guztira; atzo 3 gehiago. Gainera, 38 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino 3 pertsona gutxiago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!