Aiztondoko hauteslekuak uztailaren 12an

Aiurri 2020ko mai. 25a, 09:03

Lehendakaritzarako hauteskundeen prozedurak abiada hartuko du, astelehen honetan hasita. Botoa posta bidez emateko informazioa eskaintzen hasi dira alderdi politikoak, eta laster argitara emango dituzte hautagaien zerrenda ofizialak. Bitartean, gaurko GAOn Aiztondoko herrien hauteslekuen berri eman dute.

Hauteslekuak datorren uztailaren 12ko hauteskundeetan:

  • Aduna: Udaletxea.
  • Larraul: Kultur Etxea.
  • Asteasu: Pello Errota ikastetxea.
  • Zizurkil: Pedro Mari Otaño herri ikastetxea.
  • Amasa-Villabona: Olaederra, Gurea eta Zubimusu ikastola.
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!