Ertz askotatik kolpatu du gizartea koronabirusak

Aiurri 2020ko mai. 29a, 09:00
© olaia zapirain | ilustrazioa

Koronabirusak eragindako osasun larrialdiak ikaragarri zaildu du etxe askotako bizimodua. Herritar ugari bizitzen ari den egoera larri horiek arintzen laguntzeko, erantzun azkarra eman behar izan dute gure herrietako Gizarte Zerbitzuek 

Kolpetik etorri ziren osasun larrialdiaren lehen ondorioak: eguneko zentroetako zerbitzurik gabe utzi zituen adineko asko, ERTEan edo langabezian geratu zen milaka pertsona, haur eta gazteak eskolara joan ezinik geratu ziren, lehendik ere arazoak zituzten familiek, arazo horiek hazten ikusi zituzten konfinamenduan. Aurrez justu samar zebiltzanak, zuloan murgildu dira, eta laguntza behar dute zulo horretatik ateratzeko. 

Gure herrietako Gizarte Zerbitzuek eta hainbat eragilek erantzun azkarra eman behar izan diote krisialdiari. Bat-bateko erantzuna behar zuten hainbat arazok, eta horretan aritu dira, buru-belarri, ia 24 orduko lanean: elikagaiak banatu dituzte, etxez etxeko arreta eskaini, laguntza telematikoa martxan jarri, bolondres taldeak bideratu, adin txikikoak babestu... Ertz asko ditu bizi dugun krisialdiak. Guztiei erantzun egokia emateko saiakera egin dute Gizarte Zerbitzuetako langileek. 

Osasun larrialdia pasatzen denean, krisialdi ekonomikoa etorriko dela aurreikusten dute adituek. Ikustear dago zenbateko eragina izango duen; Gizarte Zerbitzuetan adi daude.

 

Elkarrizketa osorik, maiatzaren 29 eta 30ean harpidedunen artean banatuko duten 562 Aiurri hamaboskarian 

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!