Covid19 | Datuak egunez egun

Azken astean ez da kutsaturik zenbatu Gipuzkoan

Aiurri 2020ko mai. 27a, 13:04

Atzo 4.996 proba egin ziren guztira (3.543 PCR eta 1.453 test azkar).

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 12 izan dira, 2 Araban eta 10 Bizkaian.
  • Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 103 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Orain arte 1.511 pertsona hil dira guztira, eta atzo sei hildako berri erregistratu ziren. Gainera, 27 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino bat gutxiago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!