Sagardoaz gozatzeko aukera berriro zabalik

Aiurri 2020ko mai. 29a, 13:02
Jon Mikel Arruabarrena Mizpira sagardotegia

Sektoreak kolpe latza jaso du, eta bat baino gehiago negozioa berriabarazteko lanean ari da. Mizpirarik eta Aburuzak ateak zabaldu zituzten asteazkenean, eta laster iritsiko da Gaztañaga eta Zabalaren txanda. Elutxeta datorren astean zabalduko dute.

Sagardotegi askorentzat urtarrilean hasten den denboraldia ezinbestekoa da urte osoko lanari etekinak ateratzeko; baina koronabirusak eragindako egoeragatik txotx denboraldia bertan behera geratu behar izan zen. Sagardotegi askok euren negozioak birmoldatu edo itxi behar izan dituzte, datorren denboraldirarte.

Mizpiradi, Aburuza eta Elutxeta, irekitzen lehenak

Alarmaeren bigarren fasera igarota, zenbait sagardotegik ateak irekiko dituzte pandemiak sortutako kalteak murrizteko. Andoaingo sagardotegien kasuan, Mizpiradi dagoeneko ireki dute eta jada erreserba deiak jasotzen ari dira. Aldiz, Gaztañaga sagardotegikoek oraindik ez dakite noiz irekiko duten.

Adunako Aburuza sagardotegiak asteazkenean ireki zituen ateak; Zabalak, berriz, ez da ziurra irekiera noiz izango den, baina datorren asteetan irekitzea espero dute.

Urnietako sagardotegiei dagokionez, Elutxeta izango da ateak irekiko dituen bakarra, datorren ekainak 4an. Oianumek eguneko menuak eta otorduak emango dituela jakinarazi du, baina ez du sagardotegia bere horretan irekiko. Setien, Eula eta Altuna sagardotegiak ez dituzte ateak irekiko, ez behintzat epe laburrean.

II. Fasera sartuta, sagardotegien barrualdea irekitzeko aukera dago aforoaren % 50arekin, eta segurtasun distantziak aintzat hartuta. Horiek denak antolatu eta martxan jarrita, Iparragirre Sagardotegiak ekitaldi bereziar antolatu du. Eñaut eta Unai Agirre anaiak eta Aitor Mendiluze izango dira gonbidatu bereziak. "Bertso jarriak eta berriak" saio berezia eskainiko dute, lehengo bertso zaharrak eta oraingo bat-batekoak uztartuz.

Bertso jarriak eta berriak

Erreserbak Iparragirre Sagardotegira deituta egin behar dira, 943 55 03 28 telefono zenbakira deituta. Osiñaga auzoan dago Iparragirre baserria. Hitzordua datorren ekainaren 6an izango da, 20:30an hasita. Afaria eta bertso saioaren prezioa 35 eurokoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!