Erremontea

Aiurrik erremonteko norgehiagoken jarraipena egingo du

Aiurri 2020ko eka. 13a, 15:38

Aiurrik erremontearen jarraipena egingo du, paperezko edizioan eta internet sarean, webgunean nahiz sare sozialetan. 

Bueltan da erremontea Galarretako Jai-Alai pilotalekura. Ekaina erdialdetik aurrera, larunbatero, Oriamendiren pelotari profesionalak ikusteko aukera egongo da, bai frontoian, baita ETB1 zuzenean. 

Partidak ekaina erdialdetik aurrera emango dira ETB 1 katean, eta aiurri.eus webgunean informazio gehiago jasotzeko aukera egongo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!