Babestutako edukiak

Baztan-Bertizaranako udalekuetarako izen-ematea zabalduta dago

Aiurri 2020ko eka. 22a, 10:29

Baztan Park eta Bertiz Park ekainaren 20an ireki berri dira. Protokoloak prest daude  7-15 urtera arteko umeentzako egokitutako abentura udalekuetarako: zuhaitz parkea, piraguak Bidasoan, kainoiak, tirolina, ferrata bideak... aktibitateez gozatzeko egonaldiak dira BKZ-Nafarroa Abenturak eskaintzen dituenak. Egonaldiko txandak sei egunekoak dira eta ekainaren 26tik abuztura arte izango dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Bi abentura-parkeak zabalik
Ekainaren 20an Baztan-Bertizaranan dauden bi abentura-parkeak ireki dituzte.

 'Baztan Abentura Park' Elizondoko Beartzun auzoan dago, 2015. urtean FITUR-ren Parke hoberenaren lehenengo saria lortu zuen. Parkea Beartzungo arroilaren ingurutan irekia dago eta Baztango bailarako bista ederra ikus daiteke. 4 urtetik gorako haurrentzat egokitutako aktibitateak daude, horrela Beartzungo erreka gurutzatuz 4 tirolinako zirkuito eder bat egin dezakete. Bertan, akuapark natural batek aukera paregabea ematen du rapelak, ferrata bide txiki bat, putzutara saltoak, txirristak eta gisa horretako aktibitateak egiteko (6 urtetik gorakoentzat).

8 urtetik gorakoentzat aipatutako aktibitateez gain, parkean 200 metroko Ferrata Bide zoragarri bat egiteko aukera dago. Kirol horrek eskaladako sentsazio berdinak bizitzeko aukera ematen du, baina seguritate osoz. Horretarako kable sistema berezi batek bezeroa uneoro lotuta edukitzen du seguritate osoa bermatuz.

Parkeko bertze ekintza zoragarri bat, 4 tirolina erraldoien bidez, Beartzungo arroila gurutzatzean datza. 220-280-300-450 metro luzera eta 120 metro altuera dituzten tirolina horietatik txoriaren ikuspegi bikaina izango dugu, arroila bertze perspektiba batekin ikusiz (7 urtetik gorakoentzako txandak eginez).

Eta oso ausartak direnentzat 100 metroko Pendulo-salto erraldoi bat dago (Zubi-saltoa gisakoa), 15 urtetik gorakoentzako prestatuta, beti ere gurasoen baimenarekin.

Bigarren parkea 'Bertiz Abentura Park' da. Bertizaranako Narbarte herrian dago eta parke horretan 4 urtetik gorako umeak, tximinoak bezala, zuhaitzez zuhaitz ibil daitezke. Horretarako, seguritate osoa bermatzen dute, parke hau osorik berritua izan baita, seguritate sistema aurreratuena ezarriz. Bezeroa uneoro kable bati lotuta dago eta laxatzea ezinezkoa da. Bertan,  60 joku baino gehiago daude,  6 tirolinaz gain, eta oso egokia da alturan konfiantza hartzen hasteko.

“Baztan Abentura Park”erako erreserba lehendik egin behar da, “Bertiz Abentura Park”  (euria ez badu egiten bederen) 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era egunero irekita egonen da.

Informazio eta erreserbak: Tel.: 659 08 14 31 – 609 46 17 41     

bkz@navarraaventura.com                 

www.navarraaventura.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!